29 Mar
GARAPEN MORALA

Gizakiak, izaki soziala den aldetik, irizpide moralak, gizarte-arauak eta balioak eraiki eta egin behar ditu, bizi duen eta elkarreraginen araberako aniztasunean errespetuzko elkarbizitza lortzeko. 

HEZKUNTZA MORALA. Helburu nagusia? Haurrak bere irizpide moralak egiteko gai izatea lortzea da. Haurrak irizpide horiek barneratu egin behar ditu, autonomoa izateko eta beste pertsonen moralaren mende ez egoteko; halaber, irizpide horiek ezarritako irizpide eta arauekiko koherenteak izan behar dute. 

MORALTASUNA

Gizarte-bizikidetza lortzeko pertsonen arteko hitzarmenak behar dira eta pertsona guztiek irizpide berberei eman behar diete lehentasuna. 

BALIOAK: unibertsalak dira; besteak beste, altruismoa edo besteenganako errespetua balio unibertsalak dira.

ARAUAK: kulturen eta ohituren arabera ezartzen dira; adibidez, janzteko arauak, jendaurrean jokatzeko era...

OSAGAIAK:

  • Emozionalak: zeren pertsonak errudun sentitzen baitira besteen mina eragiten dutenean edo besteenganako enpatia sentitzeko gai ez direnean.
  • Kognitiboak: zeren pertsonek pentsatu eta ulertu egiten baitute eta, beraz, bakoitzak zuzentzat jotzen duenari buruzko balio- -irizpideak egiteko gai baitira.
  • Jokabidezkoak: zeren pentsamenduak eta sentimenduak erabili egin baitaitezke eta horien arabera jarduten den ala ez erabaki baitaiteke.

BI AUTORE NAGUSI. Zertan dira ezberdinak?

KHOLBERG
PIAGET
Bi pertsona garapenaren aldi berean egonda ere erantzun desberdinak eman ditzakete (dilemak, hipotetikoak eta egiazkoak). 
Hiru mailatan bildutako sei estadio ditu:

KONBENTZIO AURREKO

  • 1.ESTADIOA: moral heteronomoa. Jarduera baloratzeko, jarduera horrek eragiten duen ondorio fisikoak kontuan hartzen ditu.
  • 2.ESTADIOA: indibidualista edo instrumentala. Besteek ikuspuntu desberdinak izan ditzaketela ulertzen hasten da. Interesagatik arauak betetzea eta besteei gauza bera egiten uztea da.

KONBENTZIOA MAILA

  • 3.ESTADIOA: pertsonen harremanak izateko aukerak. Elkarrenganako aurreiritziak, harremanak eta pertsonek elkar onartzea da.
  • 4.ESTADIOA: sistema soziala eta kontzientzia bakoitzaren jokabidea konpromisoen arabera defendatzen dute.

KONBENTZIO OSTEKO MAILA

  •  5.ESTADIOA: kontratu soziala. Legeak alda daitezkeela eta pertsonentzat direla pentsatzen da. Legeak gizarteak berak sortzen ditu.
  • 6.ESTADIOA: etika printzipio unibertsalak. Urrezko erregela dago estadio honetan "Besteari, besteak niri egitea nahi dudana egitea".
Arrazonamendu morala hiru mailatan garatzen da.
  1. 1.ESTADIOA: Moral heteronomoa (2-6 urte). Arauak helduek esandakotik inposatzen dira.
  2. 2.ESTADIOA: Berdintasunezkoa (7-11 urte). Berdinen arteko elkartasun morala da.
  3. 3.ESTADIOA: Autonomoaren aldia (12 urtetik aurrera). Arauak barneratu eta moralari malgutasuna emateko gai da.


GURE IKERKETA ETA BERE AZTERKETA

Kohlberg-ek, iritzi moralen antzeko ikerketa-tresna garatu zuen: dilema moralak. Dilema moralen bidez, haurraren arrazoinatzeko prozesua azter daiteke. Tresna hau honelaxe planteatu zen: haurrei gerta daitezkeen eta moralki gatazkatsuak diren istorioak kontatu zitzaizkien. Istorio horietako pertsonaiak bi baliotako bat (adibidez, bizitza edo legea) hautatu behar zuen. 

Ondoren, haurrei planteatzeko bi istorio aurkezten ditugu. Gero, istorio horiekin haurrek izandako erantzunak bildu eta azterketa burutu dugu.  

istorioa: John bere gelatik jantokira zihoanbaina jantokiko atearen atzean aulki bat zegoen, eta aulkian erretilu bat zegoen 15 katilurekin. John-ek ezin zuen jakin gauza horiek guztiak atearen atzean zeudenik. John jantokira sartu zeneanateak erretiluaren kontra jo zuen eta 15 katiluak erori eta puskatu egin ziren. 

B istorioa: Henry, ama etxetik kanpo zegoen egun batean, armairutik marmelada hartzen saiatu zen. Aulki batera igo eta besoa luzatu zuen. Baina marmelada goregi zegoen eta ezin zuen hartu eta jan. Baina marmelada hartzen saiatzen ari zela katilu bat bota zuen. Katilua erori eta puskatu egin zen. 

Zer ikusi dugu ikerketan?

Adinaren arabera erantzun eta arrazonamendu ezberdinak ematen dituela adierazi zaizkion kasuak defendatzeko; hau, aurkitzen den garapen moralaren mailaren araberakoa izango da. Maila hauek, Kohlbergen estadioen arabera aztertuko ditugu ondoren (haur bakoitzak bere erritmoa duela kontuan izanda).

  • 3-6 urte bitarteko haurrak, orokorrean konbentzio aurreko mailako lehenengo estadioan aurkitzen direla. 
  • 7-10 urteko haurrak, pentsamendua garatuz, eta ekintza bakoitzari arrazoiak emanez hasten dira; hau da, konbentzio aurreko mailako bigarren estadiotik igaroz, konbentzio mailara igarotzeko.
  • 11-13 urte bitarteko haurrak konbentzio mailaren hirugarren estadioan kokatu ditugu.
Comentarios
* No se publicará la dirección de correo electrónico en el sitio web.
ESTE SITIO FUE CONSTRUIDO USANDO