30 Apr
HIZKUNTZA LOGIKO MATEMATIKOA

Egunerokotasunean egiten ditugun ekintzetanhainbat kontzeptu matematiko erabiltzen ditugubatik batsailkatzeaordenatzeamultzokatzea...eta ekintza hauek gizakiok inkontzienteki egiten dituguEkintza horietan jasotzen dugun informazioagizakiak dituen gaitasun matematiko eta      logikoei esker prozesa eta adierazi . 

MEKANISMOAK

MANIPULAZIOA

1. Jolas esploratzailea: jolas honekin, informazio sentsoriala jasotzen du. 

2. Jolas esperimentala: harremanak sortzen ditu gauzak probatuz eta eginez. 

3. Zehaztasun-jolasaesku-trebetasuna lantze du. 

4. Sormenezko eta eraikuntzazko jolasa: ezaugarri batzuk ezagutu eta esploratu behar ditu. 

IMITAZIOA

1. Berehalako eta uneko imitazioa: haurrak ikusten duena eta helduak erakusten diona egiten du; adib., objektu bat eskatu.  

2. Aurrez ikasitako imitazioa: laguntzarik gabe, gorde, entzun eta sailkatu egiten du. 

SAILKAPENA ETA TALDEKATZEAKInguruko errealitatea era jarraitu batean antolatzea ahalbidetzen dion tresna intelektuala da. 

IRUDIKAPENA: Ezaguera logiko-matematikoaren funtsezko alderdiak diren errealitatearen eta balio sinboliko arbitrarioaren artean, bereizketa egitera eta haiek elkarrekin koordinatzera hurbilDU.


JARDUERA: FORMEKIN JOLASEAN

JARDUERA MOTA: Hizkuntza logikoa matematikoa lantzeko jarduera. 

PARTEHARTZAILE KOPURUA: 20 haur eta 5 hezitzaile 

ADINA: 4-5 urte 

IRAUPENA: 30 minutu 

KOKAPENA: Tailerra (eguraldi ona egiten badu, patioan) 

HELBURUAK: 

  • Txandak dadoarekin burutzerako garaian manipulazioa lantzea. 
  • Oinarrian gorputz irudiak burutzean, irudimenaren lanketa egitea. 
  • Talde lana burutzearekin batera, elkar sozializatzea. 
  • Kontzeptu logiko matematikoak lantzea. 
  • Sailkapena eta taldekatzea lantzea.

ESPAZIOAREN ANTOLAKUNTZA: 

- Espazio libre batean (patioan edota tailerrean(materialak alde batean utziz)), lurrean jolasaren oinarria (paper handia) jarriko dugu. Alboan bi dadoak egongo dira. 

- Haurrak paperaren inguruan egoteko aukera izango dute; eta momentuan jolasean daudenak paperaren gainean. 

BALIABIDE MATERIALAK ETA AZPIEGITURA: 

- Orri zuri handi batean forma eta kolore desberdinetako irudi geometrikoak margotuko ditugu. 

- Paperezko bi dado egingo ditugu. Dado baten aldeetan, kolore ezberdinak azalduko dira; beste dadoaren aldeetan, irudi geometrikoak azalduko dira. 

JARDUERAREN DESKRIBAPENA ETA GARAPENA: 

1. Haurrak, bi taldetan banatuko ditugu (10 haurreko taldeetan). Taldeko bi, dadoekin txandak egiten egongo dira (taldekideen artean jokoko paperak txandakatuko dituzte). 

2. Elkarren artean txandak errespetatuz, dagokion haurrak dadoan egokitu 1HH3 E4 zaionarekin paperean kokatu beharko da. 

3. Paperean kokatzeko, haurrak bere esku eta hankak erabili ahal izango ditu. 

4. Oreka galdu eta erortzean, kanpora irten eta zain egongo da bere txanda tokatu arte. Dadoaren jarduna ere burutu dezake. Landu ditzakegun kontzeptu logiko matematikoak: 

  • Nolakotasuna: Blokeen forma eta kolore ezberdinak bereiztea. 
  • Kantitatea: Haur guztiek parte hartzeko bloke nahikoa izatea. 
  • Neurria: Neurri desberdinetako formak azaltzea. 
  • Espazioa: Formak paperezko oinarrian nola kokatzen diren, eta oinarri leku librean kokatzea. 
  • Denbora: taldekideen txandak errespetatzea, dadoei jarraiki jolastea.

EBALUAZIOA: Ebaluatzerako orduan, ondorengo gauzak izango ditugu kontutan: 

  • Ea manipulazioa landu den edo ez. 
  • Ea sailkapena eta taldekatzea landu den edo ez. 
  • Ea sozializatu den edo ez. 
  • Ea irudimena landu den edo ez. 
  • Ea kontzeptu logiko matematikoak landu diren edo ez. 
  • Ea jarduera, gaia haurrekin modu dibertigarrian lantzeko modukoa izan den.
Comentarios
* No se publicará la dirección de correo electrónico en el sitio web.
ESTE SITIO FUE CONSTRUIDO USANDO