Zer da SOZIALIZAZIOA? Sozializazioa edo gizarteratzea norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da.
Zein MOTA bereizten dira?
1. LEHEN MAILAKO SOZIALIZAZIOA (oinarrizko sozializazioa)
- Haurtzaroaren lehenengo urteetan ematen da.
- Familiaren baitan gertatzen da.
- Gizarteratzeko lehenengo ohiturak barneratu: ohiturak, hizkuntza, oinarrizko baloreak, pentsamoldea, sineskeriak, usteak ...
- Adibidez? Ametsek betidanik bere etxean guztiak medikuntza ikasi dutela ikusi du, eskolara joan eta medikuntza ikasiko zuela argi zuen.
2. BIGARREN MAILAKO SOZIALIZAZIOA (sozializazio osagarria)
Familiaz kanpo eman :
- Eskola: elkarbizitza, arauak jarraitzea ...
- Lanean: arauak, lan taldean, elkarbizitza ...
- Kirolean: ardura, errespetua ...
- Lagun-taldea: laguntasuna ...
- Adibidez? Eskolan, lagun berriak egin, aukera gehiago ikusi eta erabakiz aldatu egin du. Eskolan bertan konturatu zen, bere trebeziak beste arlorekin erlazionatuta zeudela. Azkenean ohartu zen, beste eratako zaletasunak zituela eta etxean ikusitako erabakiak aldatu egin behar zituela. Etxean ikusitakoa gustuko zuen, baina ez zen miresgarria eta zoriontsu ez zon egiten.
HEZITZAILE MODUAN NOLA ARTATU GAITASUN HANDIKO HAURRA?
Gaitasun handiko haurrak beste era batera pentsatzen dute, beste gelakideekin aspertu egiten dira bere erritmoa askoz motelagoa delako. Beste era batera pentsatzen dute eta beste motako ideiak dauzkate egunerokotasuneko jardueratan. Bizitzaren zergatiaz asko eztabaidatzen dute eta talde lanetan lan egiteko zailtasun handiak edukitzen dute. Nagusiagoak diren haurrekin egotea nahiago dute.
Esku-hartzea honelakoa izango zen:
- Haurra ondo ezagutzen saiatuko ginen eta bere nahiak eta beharrak zeintzuk diren ondo bereiztu. Horrela sozializatzeko jarduera bat abian jartzeko posible izango da.
- Berarekin hitz egingo genuen baina konturatu ez dadin arazoa berea dela. Honen bitartez, nola sozializatzeko puntuak abian jarriko genituzke.
- Bere zaletasunak eta besteenak kontuan hartuz martxan jarriko ginateke. Zaila izango da, baina klasean hainbat jardueraren bitartez bakoitzaren profila ezagutzeko oso baliagarria izango da, horrela egiten diren jarduerak denentzako gustukoak izango direlakoan ahaleginduko gara.
- Gaitasun handiko haurrak, arazoren bat eduki ezkero berarekin hitz egingo genuen. Bere arazoa zein den aztertuz, saiatuko ginen egoera ulertzen. Bere gaitasuna dela eta hobeto ulertuko du.