30 May
GARAPEN SEXUALA

Sexualitatea bizitzeko erak adinarekin batera aldatuz doazhortazbizi-zikloak berezko ezaugarriak ditu aro guztietan. 

Jaiotzeko unetik aurrera, talde sozialak identitate sexuala eta genero rola esleitzen dizkio haurrari. Umea, jaio eta berehala, identitate sexual jakin batekin etiketatzen da (mutila edo neska da), kanpoko sexu-organoen behaketa eginda, eta beraren identitatearekin bat datorren genero-rola eransten zaio (mutilek edo neskek bezala jokatzea). Identitate eta rol esleipen psikosozialaz gainera, bizitzako lehen bi urteetan zehar, sexualitatearen garapenerako oso garrantzitsuak dira umeek zaintzen dituzten pertsonekin (bereziki, emozionalki zaintzen dituztenekin, atxikimendu irudia deritzenekin) dituzten erlazioak. 

Ondorengo lanean ere artikuluen bitartez landu ditugun gaien edukiak batuz garapen sexualaren inguruko ideia nagusiak aztertu ditugu. Alde batetik, haurren garapen sexualaren nondik norakoak eta honen inguruan ematen den hezkuntzaren ondorioak eta baita gorpatzaren ezagutzu eta sexualitatearekin lotutako gaixotasunak galderen bitartez azaldu ditugu. Gainera, taula baten bitartez haurraren garapen sexuala adin ezberdinetan bereiztuko dugu. Azkenik, berdintasunaren eta hezkidetzaren inguruko azalpen eta jarduerak landu ditugu. 

GARAPEN SEXUALAREN TAULA

SEXUALITATEA LANTZEKO JARDUERA 

Jarduera hau tailerrean gauzatuko da eta honako material hauek erabiliko ditugu: folioa, margoak eta eskulanetarako hainbat osagarri. Jarduera honek gutxi gora behera ordu beteko iraupena izango du baina beti ere faktore hau aldatu daiteke haurren erritmoaren arabera 

Haurrak lauko taldetan jarriko dira eta talde bakoitzak folio handi bat edukiko du lurrean gorputz baten irudiarekin. Gorputz horrek ez ditu ezaugarririk edukiko (ilea, genitalak, arropa, osagarriak...) esate baterako. Taldeko haur bakoitzak ezaugarriren bat marraztuko du eta denen artean pertsona bat sortuko dute. Irudiari izena jarri eta marraztutakoa azaldu beharko dute.  

Jarduera honen helburua, haurrei gorputz mota desberdin asko daudela erakusteaz gain, genitalak ezagutzea eta estereotipoak haustea da. 

Hezitzaileak jarduera hau gauzatzean, behaketa sakon bat egin beharko du. Horrez gain, ateratzen diren gorputz irudi guztiak onartuak eta errespetatuak izango direla erakutsi beharko die haurrei. 

HEZKUNTZA SEXUALA 

Hezkuntza sexualak pentsamendu kritikorantz eta gai honekiko ideia positiboak izatera gidatu behar du haurra. Horretarako: 

  • Haurrak bere burua antsietateaz eta beldurra at moduko pertsona sexual aske moduan ezagutu, identifikatu eta onartu dezan indartzeko prozesua bultzatu. 

  • Errespetuan oinarritutako genero rolak indartzea, giza baloreetan oinarrituak hauek. 

  • Bikote erlazioetatik at, beste pertsona batzuekiko harremanak eraikitzea.  

  • Norbere gorputzaren autoezagutza bultzatzea autoestimua indartu nahian. 

  • Jarrera sexual aske, arduratsu, kontziente eta norberarentzako plazeraduna izatea. 

  • Komunikazioa indartzea. 

  • Jarrera arduratsu, elkarbanatu eta antolatua eratzea.  

  • Erabaki arduratsuak indartzea transmisio sexualen bidezko gaixotasunen prebentzio gisa. 

Sexualitate osasungarria haurra bere genitalen jabe izan aurretik hasten da garatzen, beraz helduen esku geratzen da honen hezkuntzaren garrantzia; izan ere, garapen sexualaren arrisku guztiak haurrak jasotako hezkuntzaren araberakoak izango dira.  

Haur guztiak (neska edo mutil izan), hazi, garatu, bizi, maitatu eta bere beharra eta sentimenduak adierazteko jaiotzen dira mundura. Horretarako, pertsona nagusien laguntza beharrezkoa daukate hauek haurrak babestu, errespetatu, lagundu eta maitatu dezaten.   

Comentarios
* No se publicará la dirección de correo electrónico en el sitio web.
ESTE SITIO FUE CONSTRUIDO USANDO