GORPUTZ HIZKUNTZA
Gorputz adierazpena, gorputza bera nolakoa den eta inguruneari adierazteko duen gaitasuna da.
ERRITMOA
Erritmoa haurraren eguneroko bizitzan dagoen ohiko elementua da, bere garapen-etapa guztietan; etengabe entzuten dituen soinuak edo egiten dituen mugimenduak erritmo bat zuzentzen du beti.
GORPUTZ ETA ERRITMO HEZKUNTZA LANTZEKO ELEMENTUAK:
-Dantza
-Erritmoa
-Erritmoa eta pultsazioa
-Tempoa eta iraupena
-Jolasteak eta mugitzeak sortzen duen plazerra
-Komunikazioa
-Jolas dramatikoa
JARDUERA
GORPUTZ ATALAK EZAGUTZEN
JARDUERA MOTA: GORPUTZ ETA ERRITMO HIZKUNTZA
PARTEHARTZAILE KOPURUA: 10 haur
ADINA: 3 urte
IRAUPENA: 10 minutu
KOKAPENA: haur hezkuntzako gela
HELBURUAK:
ESPAZIOAREN ANTOLAKUNTZA:
* Hezitzailea aurrean jarriko da eta haurrak borobil erdi bat sortuko dute bere aurrean.
BALIABIDE MATERIALAK ETA AZPIEGITURA:
- Musika
JARDUERAREN DESKRIBAPENA ETA GARAPENA:
Hezitzailea haur guztien aurrean jarriko da eta jarduera azalduko die haurrei. Hezitzaileak gorputz atalak esan eta ukituko ditu eta haurrak esandako atal hori ukitu beharko dute. Noizean behin, irakasleak esan duena ez da bat etorriko ukitzen duen atalarekin, horrela, haurrak gorputz atalekiko duen ezagutzaz jabetuko da eta honek ikusiko du ze menperatze maila eta zailtasun dituen haur bakoitzak.
EBALUAZIOA:
Ebaluatzerako orduan, ondorengo gauzak izango ditugu kontutan:
ANIMALIAK IMITATZEN
JARDUERA MOTA: GORPUTZ ETA ERRITMO HIZKUNTZA
PARTEHARTZAILE KOPURUA: 20
ADINA: 4 urte
IRAUPENA: 5-10min
KOKAPENA: Tailerra
HELBURUAK:
* Gorputz adierazpenaren bidez animalien ezagutza adieraztea
ESPAZIOAREN ANTOLAKUNTZA:
* Tailerrean 4 ilaratan jarriko dira, ilara bakoitzean 5 pertsona
BALIABIDE MATERIALAK ETA AZPIEGITURA:
- Ordenagailua eta proiektorea
JARDUERAREN DESKRIBAPENA ETA GARAPENA:
* Haur guztiak ilaran jarritakoan, proiektorean animali baten argazkia jarriko dugu eta imitatu egin beharko dute, horrela hainbat animaliekin
EBALUAZIOA:
Ebaluatzerako orduan, ondorengo gauzak izango ditugu kontutan:
MAITAGARRIA ETA SORGINA
JARDUERA MOTA: Gorputz adierazpena.
PARTEHARTZAILE KOPURUA: 20 haur / 2 hezitzaile
ADINA: 5 urte
IRAUPENA: 30 minutu
KOKAPENA: Gela espaziotsua, eguraldi onarekin zelaian.
HELBURUAK:
* Norberaren eta besteen gorputzen adierazkortasun gaitasunak ezagutu eta ikertu.
ESPAZIOAREN ANTOLAKUNTZA:
* Eskulanerako: tailerrean edo zelaian (hezitzaileak materiala bertaratuz). Talde txikietan.
* Jolasa: Tailer espaziotsuan edo zelaian. Borobil handian, bi pertsona erdian.
BALIABIDE MATERIALAK ETA AZPIEGITURA:
Eskulanak: Haurrak talde txikietan bilduko dira. Multzoetan maitagarriaren edota sorginaren ezaugarriak antzeztu ahal izateko materiala izango dute. Hezitzaileak azaldutakoaren arabera, sorginaren kapelak edo maitagarriaren bihotzak egingo dituzte. Gero, denak elkarrekin egongo dira, hau da, sorgin eta maitagarrien bi talde multzokatu bereizi gabe.
Jolasa: Haurrak borobilean jartzen dira, geldirik, mugitu gabe; borobilaren barruan bi haur daude: bata maitagarria izango da, bestea sorgina. Maitagarriak jokoa hasten du, borobilean dauden haurren gorputz atalak ukituz (guk hiru atal aukeratuko ditugu: burua, besoa eta hankak); atal hauek, ukituak izatean mugimenduan jarriko dira. Sorginaren egitekoa mugimenduan jarri diren artikulazioak ukitu eta berriro ere, mugimendurik gabe uztea izango da, izan ere, sorgin baten ukituarekin, gorputz atalak geldirik geratu beharko dira. Nahiz maitagarriak zein sorginak nahi duten ordenamenduaren arabera ukitu ditzakete haur eta gorputz atalak.
Jokoa sorginak maitagarriak mugimenduan jarri dituen artikulazio guztiak geldiaraztea lortzen duenean amaituko da. Orduan, maitagarri eta sorgin lana beste bikote bati emango zaio.
EBALUAZIOA:
Ebaluatzerako orduan, ondorengo gauzak izango ditugu kontutan:
OHARRAK: